XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leku jakin bateko tresna elektriko guztiak intentsitate handiegiaren ondorioz erre ez daitezen, urtugarri edo fusibleak ipintzen dira.

Urtugarri hauek, hari txiki batzuk dira.

Hauetan zehar, tresna elektrikoetara doan korrontea pasatzen da.

Intentsitatea behar baino handiagoa denean, tresna elektrikoei inolako kalterik egin aurretik urtugarria urtu egiten da, korrontea moztuz.

10.7. ERRESISTENTZI ELKARKETAK.

Erresistentziak, zirkuitu elektrikotan jar daitezkeen balio jakineko eroale-zati batzuk dira.

Askotan gertatzen da erresistentzi balio finko baten beharra izatea, eta horretarako erresistoreak erabiltzen dira.

Elkarketa hori, bi eratakoa izan daiteke: lerrozkoa (balio handiak lortzeko) eta paralelozkoa (balio txikiak lortzeko).

a) Lerrozko elkarketa.

Pentsa dezagun 10.10. irudian dagoen zirkuitu elektrikoa daukagula; R erresistentzia eta pila batez osatua.

Pila honek indar elektroeragilea edukiko du eta r barne-erresistentzia.

Ohmen legea aplikatzen badiogu, zirkuitutik zirkulatzen duen intentsitatea lortuko dugu: .

(2) ekuazioa aztertuz, erresistentzian dagoen tentsio-erorketa dela esan dezakegu eta pilaren barruan dagoen tentsio-erorketa.

Bi tentsio-erorketa hauen batura, indar elektroeragilea da.

Pentsa dezagun orain zirkuitua pila batez eta lerroan konektaturiko hiru erresistentziaz osatua dagoela.

(Ikus 10.11. irudia).

Gainera, pilak barne-erresistentziarik ez duela pentsatuko dugu.

Ohmen legea aplikatuz, zera idatz dezakegu: .

Beraz, 10.11. irudiko zirkuituaren baliokidea egin daiteke R erresistentzia bakarraz, baldin bada.